XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan dugu epeka kontinentera joan zela.

Baimena gehiago luzatzeko, Auxonne-ra doa.

1789 urtea da.

Urte honetako abuztuaren 16an soldaduak altxatzen dira eta koronelaren etxera doaz abesti iraultzaileak nonahi zabalduz.

Errejimentuaren kutxa zabal zezan eskatu zioten.

Mozkortu egin ziren eta libertatearen alde brindis egin zuten.

Napoleon, diziplina militarraren jarraitzale itsua, nazkaturik zegoen.

Frantzian egonezina nagusitzen ari zen eta Gobernuak errepresio bortitz batez erantzun zuen.

1787ko abuztuaren 7an Lyon-en hiru pertsona urkatzen dituzte.

1.789ko martxoaren 30ean, Seuren, 2 merkatari fusilatuak jausi ziren.

Baina iraultza gera ezinezkoa da.

Miseria eta gosea Frantziaz jabetzen dira eta herriaren protesta handiagotzen ari da.

Eta iraultza etorri zen, Frantses Iraultza famatua.

Zein eritzi du Napoleonek Iraultzaz?: Iraultza komeni zitzaidan, dio.

Eta horrela da.

Napoleon oraindik ofiziale ilun bat da, gazte ameslari bat, handinahiez betea.

Besteak mespretxatu eta bere balio paregabean sinesten du.

Harro bat da.

Eta horrez gainera, Maquiavelo-ren irakurle porrokatua.

Ez du Iraultzan sinesten.

Iraultza komeni zitzaidan.